XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Senide izateak, aldi berean begirunez eta eskakizunez, paketzeko moduak egitera darama.

Gizadiari batasunera eragitea, Elizak bere egiten duena, pakegille gertatzen da.

Batasun orretaz jabetu ezkero, gizakien naigabeek eta bearrek eta billa gabiltzan askatasun ori lortzeko bideek arduratu bear gaituzte.

Batasun onetaz jabetu ondoren, Jesus piztuaren salbamena ez da egia osoaren jabe direla uste duten gutxi batzuentzat bakarrik.

Pake-egite bezala gaur aurkezten dugun maitasun -zerbitzuak, Jesusi jarraitzea, gure munduan balio jakiña duen gauza bizi eta interesgarria dela aitortzen du.

Jainko-erriaren otoitza

Jesus piztua dugularik eta gurekin dagoelarik, elkar ditzagun gure otoitzak Arenarekin, premiazkoena duguna Aitari eskatuz.

- Mundu gizakoiagoa lortzeko aaleginetan ari diren gizaki guztien alde: aal den azkarrena asmo ori betegarri gerta dakien, eska dezaiogun Jaunari.

- Gure maitasun-falta jasaten dutenen alde: Jesusen jarraitzaille izatearen gure zintasunik-eza sala dezaten eta, denon onerako, gu aldaketa lor dezaten, eska dezaiogun Jaunari.

- Gure erriaren alde eta atsekabeturik dauden erri guztien alde: zuzentasunean pakea posible izango den lur berri ori azkar aurki dezaten, eska dezaiogun Jaunari.

- Gu denontzat: maitasunez piztua izan den Kristo bezala, gure inguruan bizi direnentzat pozbide izan gaitezen, eska dezaiogun Jaunari.